NIRE
ARGUDIOZKO TESTUA
Guztiok produktuak ikustean,
bakarrik datan ohartzen gara, baina produktu horiek bi motazkoak izan daitezke.
Elikagai horietan jartzen diren zenbakiak zer momentuan kontsumo- data edo
iraungitze- data ailegatuko den adierazten dute. Kontsumo- datazkoak, edo
lehentasunezko- datazkoak data ailegatu ostean jan ahal direnez, supermerkatuek
merkeago jartzen dituzte produktu horiek. Niri proposamen hori gustatzen zait.
Baina fabrikatzaileek beste iritzi bat daukate. Nire ustez zergatik ez jarri
merkeago elikagai batzuk ez badira saltzen gero botako direnak?
Produktu batzuk, kontsumoko- datazkoak
dira, hori data horren ostean jan ahal direla esan nahi du, agian ez daukate
zapore berdina, baina ez dira txarrak osasunerako. Horrez gain, lehentasunezko-
data duten elikagaiak mikrobiologia
aldetik oso galkorrak direnez, data hori jartzen da. Berriz iraungitze- datak
elikagai hori jartzen den dataren ostean ezin dela jan esan nahi du. %25ak uste
du kontsumozko- datazko elikagaiak ezin direla jan data ailegatu ondoren. Jende
gehienak esaten du, azkenean berdin dela lehentasun- data eta iraungitze- data,
kontsumo- datak beste egun bat edo beste bi egun pasatzean elikagaia bota behar
delako. Nire ustez bi egun horietan, asko aprobetxa daitezke produktu horiek.
Urtean herritar bakoitzak 76kg botatzen du zaborretara. janariaren
%40a etxeetan botatzen da, hau gertatzen
da, erosketak egiterakoan jendea planifikatzen ez delako. Askok esaten dute
berdin dela janaria botatzea, ez delako inoiz bukatuko, baina, ez dute
arrazoia, agian ez da janaria inoiz bukatuko, baina jende askok ez dauka ez
janaririk ezta edaririk. Pertsona hauei berdin zaie kontsumo- data eta
iraungitze-data, zerbait aurkitzen badute jaten dute. Nik uste dut hainbeste kostatzen ez dela planifikatzea,
bestela janari asko botako dugu, pentsatzen dugulako lehendabizi
kontsumo-datazko produktu bat dela, orduan erosten dugu, baina, data hori
ikustean pasa egin dela egun bat adibidez, botatzen dugu.
Ez denez berdina, lehentasunezko-
data ailegatzean, ezin ditugu elikagai horiek bota. Ministroak zerbait egin
behar dela hainbeste elikagai ez botatzeko esan du. Grezian supermerkatuek
jartzen ari dituzte kontsumozko- produktuak merkeago egun bat lehenago data
ailegatu baino lehen. Orain Espainian berdina egin nahi dute. Nik uste dut
ideia bikaina dela bi arrazoietatik, lehengoa, hainbeste elikagaiak ez
botatzeko adibidez, pertsona batek ia seguru badago elikagaia hurrengo egunean erabiliko duela, erosten du
merkeago, baina, ez badu erabiltzen ez da bota behar, gero jan ahal delako eta
gainera merkeago erosi du. Beste aldetik, pertsona batzuk ez dutenez diru asko,
erosi ahal dute merkeago eta kontsumozko- datazko produktua denez, dataren
ostean elikagaia jan ahal dute. Baina fabrikatzaileak, kexatzen ari dira esanez
beraiek diru gutxiago kobratuko dutela, supermerkatuek denbora luzeagoan
erosiko diotelako. Niri hori ez zait arazo bat iruditzen, nahiz eta diru
gutxiago eduki, dirua edukiko dute eta proposatzen ari dena hainbeste
elikagaiak zaborrera ez botatzea da, ez diru gehiago irabaztea.
Jendeak kontsumozko- data ailegatu baino lehen ikusten
badute produktua txarra dagoela, kontsumo-data ailegatzeko oso hurbil dagoelako
esaten dute dela, baina ez da horrela, %5 ek gaizki kontserbatzen dituzte
produktuak, horregatik txarrak daude elikagai horiek.
Horren guztiaren aurrean, ez da berdina kontsumo- data eta
iraungitze- data, honen ondorioz arazoak sortzen dira, ondo ikusi behar dugu
produktuak zer esaten digun, kontsumo- data ala iraungitze- data, gero ohartu
behar gara zer egunetarako behar dugun elikagaia, eguna oso hurbil badago,
agian supermerkatuan merkeago dago eta hobea izango da guretzat. Beti kontuan
izan behar dugu iraungitze- edo lehentasuneko- data den ez delako berdina.