sábado, 2 de marzo de 2013

Ez da berdina kontsumo- data eta iraungitze - data


NIRE ARGUDIOZKO TESTUA


            Guztiok produktuak ikustean, bakarrik datan ohartzen gara, baina produktu horiek bi motazkoak izan daitezke. Elikagai horietan jartzen diren zenbakiak zer momentuan kontsumo- data edo iraungitze- data ailegatuko den adierazten dute. Kontsumo- datazkoak, edo lehentasunezko- datazkoak data ailegatu ostean jan ahal direnez, supermerkatuek merkeago jartzen dituzte produktu horiek. Niri proposamen hori gustatzen zait. Baina fabrikatzaileek beste iritzi bat daukate. Nire ustez zergatik ez jarri merkeago elikagai batzuk ez badira saltzen gero botako direnak?

            Produktu batzuk, kontsumoko- datazkoak dira, hori data horren ostean jan ahal direla esan nahi du, agian ez daukate zapore berdina, baina ez dira txarrak osasunerako. Horrez gain, lehentasunezko- data  duten elikagaiak mikrobiologia aldetik oso galkorrak direnez, data hori jartzen da. Berriz iraungitze- datak elikagai hori jartzen den dataren ostean ezin dela jan esan nahi du. %25ak uste du kontsumozko- datazko elikagaiak ezin direla jan data ailegatu ondoren. Jende gehienak esaten du, azkenean berdin dela lehentasun- data eta iraungitze- data, kontsumo- datak beste egun bat edo beste bi egun pasatzean elikagaia bota behar delako. Nire ustez bi egun horietan, asko aprobetxa daitezke produktu horiek.

Urtean herritar bakoitzak 76kg botatzen du zaborretara. janariaren %40a etxeetan botatzen da,  hau gertatzen da, erosketak egiterakoan jendea planifikatzen ez delako. Askok esaten dute berdin dela janaria botatzea, ez delako inoiz bukatuko, baina, ez dute arrazoia, agian ez da janaria inoiz bukatuko, baina jende askok ez dauka ez janaririk ezta edaririk. Pertsona hauei berdin zaie kontsumo- data eta iraungitze-data, zerbait aurkitzen badute jaten dute.  Nik uste dut hainbeste kostatzen ez dela planifikatzea, bestela janari asko botako dugu, pentsatzen dugulako lehendabizi kontsumo-datazko produktu bat dela, orduan erosten dugu, baina, data hori ikustean pasa egin dela egun bat adibidez, botatzen dugu.

            Ez denez berdina, lehentasunezko- data ailegatzean, ezin ditugu elikagai horiek bota. Ministroak zerbait egin behar dela hainbeste elikagai ez botatzeko esan du. Grezian supermerkatuek jartzen ari dituzte kontsumozko- produktuak merkeago egun bat lehenago data ailegatu baino lehen. Orain Espainian berdina egin nahi dute. Nik uste dut ideia bikaina dela bi arrazoietatik, lehengoa, hainbeste elikagaiak ez botatzeko adibidez, pertsona batek ia seguru badago elikagaia  hurrengo egunean erabiliko duela, erosten du merkeago, baina, ez badu erabiltzen ez da bota behar, gero jan ahal delako eta gainera merkeago erosi du. Beste aldetik, pertsona batzuk ez dutenez diru asko, erosi ahal dute merkeago eta kontsumozko- datazko produktua denez, dataren ostean elikagaia jan ahal dute. Baina fabrikatzaileak, kexatzen ari dira esanez beraiek diru gutxiago kobratuko dutela, supermerkatuek denbora luzeagoan erosiko diotelako. Niri hori ez zait arazo bat iruditzen, nahiz eta diru gutxiago eduki, dirua edukiko dute eta proposatzen ari dena hainbeste elikagaiak zaborrera ez botatzea da, ez diru gehiago irabaztea.

Jendeak kontsumozko- data ailegatu baino lehen ikusten badute produktua txarra dagoela, kontsumo-data ailegatzeko oso hurbil dagoelako esaten dute dela, baina ez da horrela, %5 ek gaizki kontserbatzen dituzte produktuak, horregatik txarrak daude elikagai horiek.

Horren guztiaren aurrean, ez da berdina kontsumo- data eta iraungitze- data, honen ondorioz arazoak sortzen dira, ondo ikusi behar dugu produktuak zer esaten digun, kontsumo- data ala iraungitze- data, gero ohartu behar gara zer egunetarako behar dugun elikagaia, eguna oso hurbil badago, agian supermerkatuan merkeago dago eta hobea izango da guretzat. Beti kontuan izan behar dugu iraungitze- edo lehentasuneko- data den ez delako berdina.
            

1 comentario: